Ospe handia hartu zuten eta gizonezko futbol jokalariek baino diru gehiago jasotzera iritsi ziren, nahiz eta gizarteak ez zuen ongi ikusten emakumeak kirolean ibiltzea. Hala ere, haien historia gutxi ezagutzen da gaur egun. Martxoaren 25etik aurrera Apeztegiberriko dendan haiei buruzko erakusketa ikusgai izanen da. 'Raketistak lehen eta orain' elkarteko Jon Juanesek kontatu dizkigu xehetasunak.