Gure senitartekoak zaintzen dituzten emakumeak 13+1 erakusketan

Amezti.eus 2019ko martxoaren 18a

Latinoamerikatik etorritako 14 emakumeren ametsak eta bizipenak kontatzen digu 13+1 erakusketak.

Katya Henríquez salbadortarrak egindako argazkiez osatzen da eta Jauntsaratsen eta Aizarotzen ikusten ahal da. Apeztegiberriko ganbaran eta Aizarozko kultur etxean izango da ikusgai martxoaren 24a arte.