Itxura berria du amezti.eus-ek

Amezti.eus 2019ko mar. 4a, 10:57

Bi berrikuntza garrantzitsurekin hasi dugu martxoa. Alde batetik, Esan Erran irratia martxan jarri dugu , eta bestetik, amezti.eus webguneak itxura berria dakar.

Martxoaren 4ean Lanzko inauterietako irratsaio bereziarekin etorri zaigu Esan Erran irratia, eta aurrerantzean entzungai izanen dugu 107.9 FM-n. Baina ez bertan bakarrik, amezti.eus webgunean ere entzuteko aukera izanen baitugu.

Hori da webguneak dakarren berrikuntzetako bat. Eskualdeko hiru komunikabideak uztartzeko plataforma izanen da honenbestez; bertan Pulunpe aldizkaria irakurri eta Esan Erran irratia entzuteko aukera baitugu jada.

Eta ez hori bakarrik, irratian egindako elkarrizketak, irratsaioak eta abar noiznahi entzutea posible baita.

Baina irratiaz gain beste berrikuntza batzuk ere badakartza webgunearen itxura berriak. Azal moderno eta ikusgarriagoa dauka, eta bilaketarako menu osatuagoa. Agenda, eguraldia, bideoak… bezalako tarte bereziak ere izanen ditu.

Codesyntaxek garatutako programa, eta Tokikom, euskarazko toki komunikabideen plataformari esker daukagu webgune berri hau, eta Euskal Herriko gainontzeko toki komunikabideekin batera, kalitate salto handia eman dugu.

Gogoratu eskualdeko aktualitate guztia, egunez egun eta euskaraz daukazuela amezti.eus webgunean.