Bueltan da Esan Erran irratia!

Bueltan da Esan Erran irratia!

Astelehenean itzuliko da Esan Erran irratia. Irratsaio berezia eskainiko dugu Lantz herritik, inauteriak ospatzen dituzten bitartean!

Inauterien historia, kontakizunak, pertsonaiak, giroa, elkarrizketak... Lanzko ostatutik kontatuko dugu zuzen zuzenean, eta FM-ko 107.9an zein amezti.eus webgunean entzun ahalko duzue.

Eta astelehenetik aurrera, EgunEro eskualdeko notizien irratsaioa 10:00etatik 11:00etara astelehenetik ostiralera!

Berritasun ugarirekin itzuliko da Esan Erran irratia, beraz erne egon!