M8, Greba Feminista

Greba feministari begira, giroa berotzen

Amezti.eus 2019ko ots. 28a, 10:28

Astebete geratzen da greba feministarako eta asteburu honetan giroa berotzen hasiko dira Basaburuan.

Martxoaren 1ean, ostiralean, auzolan feminista antolatu dute Apeztegiberriko ganbaran. Martxoaren 8rako pankartak eta amantalak egin eta margotuko dituzte. 18:30ean hasiko dira.

Igandean, martxoaren 3an, bafle poteoa egingo dute Basaburuan zehar, grebara deitzeko eta ostiralean egindako pankartak jartzeko. 11:30ean hasiko dira eta Udabe, Jauntsarats, Igoa eta Aizarotz zeharkatuko dute.