Eskualdeko lau bikote Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean

Amezti.eus 2019ko ots. 26a, 09:49

Nafarroako azken kanporaketa jokatu zen Iruñean larunbatean. Bertan sailkatu zirenekin, baditugu Lizarran finala jokatuko duten 32 bikoteen izenak. Horietatik lau gure eskualdekoak dira.

Iruñeako Bullicio peñan eta Arrano elkartean jokatutako kanporaketan munduko txapeldunak diren Ultzamako Timoteo Etxeberria eta Jaione Otxandorena sailkatu ziren finalerako. Horiekin batera Ultzamako Imanol Iragi eta Iñaki Aristegi. Bi bikote hauek izan dira sailkatutako azkenak.

Aurretik Gartzaronen sailkatu ziren Joseba Satrustegi eta Javier Latasa; eta Jauntsasko Apeztegiberrin Sebe Eugi eta Mertxe Larraioz. Horrela, eskualdetik lau bikote egongo dira Lizarran izango den finalean, martxoaren 16an.

Guztira 160 bikote parte hartu dute txapelketan Nafarroako kanporaketetan eta horietatik 32 jokatuko dute finalean.