Aurre matrikulazio kanpainaren aurretik, eskola eta hezitzaileen lana ezagutzeko aukera izanen dute horrela.
Juantsarasko Ttikienan heldu den asteazkenean hartuko dituzte inguruko bizilagunak, hilaren 20an. Arratsaldeko 16:15etik aurrera eginen dute bisita.
Iraizozko Xinbili Xanbalan egun bat geroago eginen dute, hilaren 21ean, ostegunez. Hemen ere 16:15ean hasiko dira, eta ordubeteko bisita eginen dute.
Aurre matrikula, aldiz, martxoaren 1etik 15era izanen da.