Nafarroako Museora txangoa

Amezti.eus 2019ko ots. 3a, 17:50

Nafarroako Museoa bisitatzeko txangoa antolatu du Denok Bat jubilatuen elkarteak. Otsailaren 21ean izango da eta museoa bisitatu ondoren Basaburua jatetxean bazkaria egingo dute. Otsailaren 13a arte ematen ahal da izena.

Autobusak Urritzatik aterako dira goizeko 10:00etan, eta Denok Bat jubilatuen elkarteak ordainduko ditu. Nafarroako Museoa bisitatu ondoren, bazkaria Basaburua jatetxean izango da, Florencio de Ansoleaga kalean, 12 euroren truke. Itzulera 19:00etan.