Berueteko Ostatua bi hilabetez itxiko dute

Amezti.eus 2019ko urt. 27a, 18:45

Berueteko Ostatua bihartik, urtarrilaren 28tik, bi hilabetez itxiko dute, zaharberritze lanengatik. Apirilaren hasierarako aurreikusten dute inaugurazioa.

Bere jabeak, José Luis Pardok, esan digun bezala, araudira egokitu nahi dute eraikina. Komunak aniztasun funtzionaleko edo behar bereziak dituzten pertsonendako egokituko dituzte, zorua aldatuko dute, barra mugituko dute, eta jatetxea tabernatik banantzen zuen pasabidea kendu egingo dute. Horiek dira, besteak beste, egingo dituzten lanak. Apirilerako berriz ireki ahalko dutela aurreikusten dute.