Hautaketan fase desberdinak izanen dituen bi azterketa egin beharko dira, hezitzailearena eta zuzendariarena, biak egun desberdinetan pertsona bakarrak bi lanpostuetan aurkezteko aukera eman ahal izateko.
Hezitzaile lanpostuaren deialdiari dagokionez, urtarrilaren 19an lehen bi probak egin dira: test moduko azterketa eta hau gainditzen dutenentzat bigarren ariketa, bi kasu praktikoz osatu beharrekoa.
Hirugarren proba psikoteknikoa izanen da, data oraindik ez dago finkatuta.
Horren ondoren, merituen balorazioarekin behin betiko emaitza publikatuko da.
Zuzendari lanpostuaren deialdiari dagokionez, otsailaren 2an izango dira lehen bi probak.