Larraintzarren eskola hustea erabaki zuten guraso elkarteak, ikastetxeak eta udalak. Goizeko 11:00etan ikasleak autobusez etxera bidaltzea erabaki zuten, ibaiak errepidea hartzeko arriskua ikusi baitzuten. Gurasoek ikastetxeak emandako informazio jarraitua eskertzen dute.
Goldaratzen lur jausi bat eragin zuen euriteak, eta ordubetez errepidea itxi zuten. Etxeberria etxekoek garbitu zuten, eta eragozpen handirik ez zela sortu esan digute.
Gaur euriak ateri egin du, eta ibai emaria bere honera itzuli da. Asteartean bota zuen elurra eta euria izan dira egoera eragin dutenak. Gaur alerta bukatutzat eman du Nafarroako Gobernuak.