Euskal Herriko Mus Txapelketan sailkatutako lehenengo bikoteak

Amezti.eus 2019ko urt. 21a, 20:12

Ultzaman eta Basaburuan izan dira partidak asteburu honetan, eta bertan ezagutu dira Iruñean lehiatzeko sailkatu diren lehenengoak. Iraizotzen, Igoan eta Gartzaronen asteburu honetan izan ondoren, Jauntsaratsen jokatuko diren partidak falta dira oraindik.

Iraizotzen 12 bikote aritu ziren. Lehenengo postuan sailkatu dira Joseba Sarasa eta Raul Casimiro; eta bigarrenean Eneko Berasain eta Patxi Etxeberria. Igoan 5 bikote izan ziren, Arkaitz Iraitzotzek eta Ander Arregik lortu zuten garaipena.

Gartzarongo Toki Alai elkartean 10 bikote aritu ziren musean. Lehenengoak Joseba satristegi eta Javier Latasa izan ziren, eta bigarrenak Santi eta Unai Espinal. Bi bikoteak sailkatu dira hurrengo kanporaketarako.

Imotzen, aldiz, Etxalekuko ostatuan jokatutako kanporaketan 5 bikote izan ziren. Javier Goñi eta Mikel Ollo izan ziren irabazleak, eta beraz, hurrengo kanporaketarako sailkatuak.