Basaburuko Bilgune Feministaren oharra:
Honen harira, aurten greba antolatzen hasteko, zonaldeko emakume guztiengana jo nahi dugu, beharrezkoa iruditzen zaigulako emakume guztion ahotsak barnebiltzea. Herri nahiz Herrialde mailan emakume guztiok sufritzen ditugun jazarpen eta arazoak gainditzeko eta errealitate, sektore nahiz identitate ezberdineko emakume guztiak saretu eta guztioi dagozkigun aldarrikapen eta borrokak artikulatzeko beharrezkoa dela deritzogu.
Horretarako, asanblada ireki baterako lehen deialdirako gonbitea luzatzen dugu, Urtarrilak 24 , 18:00etan JAUNTSARASKO Eskolako liburutegian.
Animatu eta parte hartu! emakume etxekoandre, soldatapeko langile, ikasle, prekario, langabe, autonoma, migrante, razializatu, trans, hetero, boilera... Guztiok batera herri parekide eta askeago baterantz urratsak ematen ari gara.
Lantzeko Gai Zerrenda:
0. Martxoaren 8ko aurtengo proposamena nola da eta nola landu nahi zabalduko dugu??
1. Egunaren diseinua burutu. Egunaren egituraren inguruan hausnartu, hau da, eguna beraren egitura nola izango da? Goiza deszentralizatua nahi dugu, eta arratsaldean deialdi nazionala? Zer egingo dugu orduan, egun guztian zehar, zer eskainiko dugu?
2. Zaintza ardatza nola landu M8aren aurretik? M8an ere, nola landuko dugu? Zaintza gune komunitario autogestionatuen ideia landu.
3. Kontsumo ardatza nola landuko dugu M8aren aurretik? M8an ere, nola landuko dugu? Ez kontsumitzearen aldarriarekin jarraituko dugu? Kontsumo arduratsu batean alde egingo dugu? Gune eta espazio ezberdinak sortuko ditugu, bertan egon ahal izateko emakumeok* eta ez kontsumitzeko?
GORA BORROKA FEMINISTA!!