Andaluziar herriarekin elkartasunez elkarretaratzea egin zuten atzo Jauntsaratsen

Amezti.eus 2019ko urt. 16a, 09:41

Basaburuko Bilgune Feministak deituta, Jauntsarasko eskolaren aurrean bildu ziren hainbat lagun. 

Andaluziar Parlamentuan faxismoak izanen duen presentzia, eta honek feminismoaren lorpenei egindako mehatxua salatu zuten bertaratutakoek. Andaluziar herriak aurrerantzean bizi dezakeena kontuan izanik, haiei elkartasuna erakutsi zioten estatuko toki askotan.