Ostiralean hasiko da Euskal Herriko mus txapelketa eskualdean

Amezti.eus 2019ko urt. 15a, 10:39

Ostirala eta larunbatean izanen dira eskualdeko lehenengo jardunaldiak. Aurrerago beste batzuk ere etorriko dira.

Iraizotzen hasiko da Euskal Herriko Mus Txapelketa eskualdean. Ostiralean gaueko 22:00etan hasiko da herriko ostatuan.

Larunbatean, berriz, bi herritan izanen ditugu jardunaldiak, Igoan eta Gartzaronen. Igoako ostatuan 16:30ean hasiko dira partidak, eta Gartzarongo Toki Alai elkartean 17:00etan.

Asteburu hau igarota, hurrengorako jardunaldi bat zehaztuta dago jada. Jauntsarasko Apezteguberrin hilaren 26an izanen da, larunbatarekin, arratsaldeko 16:00etan hasita.

Jardunaldi guztietan izena eman dezakezue oraindik, ostatuetan bertan.