Hasi da sagardo denboraldia

Amezti.eus 2019ko urt. 14a, 14:09

‘Dolarea’ Nafarroako Sagardotegien Elkartea osatzen duten bost sagardotegiek urtarrilaren 11an eman zioten hasiera aurtengo denboraldiari.

Lesakako Linddurrenbordan izan zen ekitaldia, eta Julian Iantzi telebista aurkezle lesakarra izan zen sagardo berria dastatzen lehena. Lesakako sagardotegiaz gain, Lekarozko Larraldea, Lekunberriko Toki Alai, Aldazko Martitxonea eta Berueteko Behetxonea sagardotegiek osatzen dute elkartea.

Baina gainontzeko sagardotegiek ere abian dute denboraldia, gurean Berueteko Txaseneko bordak ere hasiera eman dio denboraldiari, eta Gerendiaingo Aitona jatetxeak sagardotegi menua eskainiko du, ohikoa den bezala.