Aurten ohitura hori berreskuratu dute Orokietan. 20 urte ziren urte berri egunean (edo urtatxean: 'urte hasiera') urtatxak biltzen ez zituztela, eta aurten haur eta gazte kuadrilla batek ohitura berreskuratu du. Etxez etxe aritu ziren eskean urtarrilaren 1ean.
Suarben eta Eltzaburun ere ohiturari eusten diote, eta urtetxak biltzen aritu ziren etxez etxe.
Bestalde, Itsason, urtatxarekin zerikusirik ez duen beste ohitura batekin bukatu eta hasten dute urtea. abenduaren 31a bukatu berri denean, gaueko 00:00ak direnean, etxez etxe joaten dira ur berria eramaten. Gainera, kantuan aritzen dira, aspaldian kantatzen ziren kopla berak abestuz, eta etxekoek trukean zerbait ematen diete. Azpiko bi argazkietan dituzue koplak. Etxe guztietan abesten ziren 'Hor goien goi hor barren' hasiera dutenak, eta deus ematen ez zuten etxeetan beste batzuk ere kantatzen ziren, 'kontrarioak' deritzanak. Dakigunez, Etxalekun ere ohitura hau bera mantentzen da.