Amaitu da Gartzarongo pilota goxuko txapelketa

Amezti.eus 2018ko abe. 29a, 17:49

Ostiralean izan zen finala, ia bi hilabete ondoren. Izan ere, azaroaren 1ean hasi zen txapelketa, eta 50 partida baino gehiago jokatu dira.

Neska bikote bakarrak eman zuen izena txapelketan, tamalez, eta finala aurretik erakustaldi partida bat jokatu dute. Ane Mendiburuk eta Leire Oskotzek osatu duten bikotea gailendu da, Uharte eta Oberenatik etorritakoak, Antzuolako Galeano ahizpen aurka. Borroka sutsua izan da, haren emaitza, 18-16.
 
Hirugarren mailan, Ugaitzek eta Mikelek lortu zuten txapela. Iruñea eta Gartzarongo kideek Mikel eta Josu (Jauntsarats eta Beruete) 13 tantoan utzi eta irabazi zituzten.
 
Bigarren mailako txapela gurean gelditu behar zuen, harengatik Iraizozko eta Beunzako Asierrek eta Enekok Iraizozko eta Auzako Iparragirre eta Xomoren aurka borrokatu zuten. Azken hauek irabazi zuten, aurrekoak 13 tantoan ere utzita.
 
Eta lehenengo mailan Iñaki eta Eneko (Jauntsarats eta Gartzaron) gailendu ziren. Gutxirengatik, 21 tantorekin galdu baitzuten Berueteko eta Iruñako Arangoak eta Santamariak.