Zunzarreren arabera, dokumentalak ez du txondorraren prozesua azaltzen, baizik eta autoreak tradizio honetaz duen ikuspegia.
Peio Zunzarren Lizarraldeko Lana ibarko txondorren irudiek txunditu zuten lehenengo aldiz, Tasio pelikulan ikusi zituenak. Horiek eragina izan zuten tradizioa ikusteko izan duen moduan, eta egin dituen argazkietan. Gero, argazki gehiago bildu zituen, Imotzen eta Ultzaman ateratakoak.
Irudiekin batera, dokumentalaren musikak ere arreta berezia merezi du.