Ostiralean jokatuko dira Gartzarongo pilota goxuko finalak

Amezti.eus 2018ko abe. 26a, 10:15

Ostiralean, abenduaren 28an, arratsaldeko 18:00ak aurrera jokatuko dira partidak. Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako finalak izango dira, eta nesken erakusketa proba.

Neska gutxik eman zuten izena, bi bikotek bakarrik, eta erakustaldia egingo dute finaletan. Antzuolatik etorritako Galeano ahizpek jokatuko dute; Ane Mendibururen, Uhartekoa, eta Leire Oskotzen aurka, Oberenakoa.

Gizonezkoen hirugarren mailan, Jauntsarasko Mikelek eta Berueteko Josuk jokatuko dute Iruñeko Ugaitzen aurka, eta bere bikote den Mikelen aurka, kasu honetan Gartzarongoa.

24ean finalaurrekoetan egindako joku bikainen ondoren, bigarren mailako finalak horrela geratu dira: Xomo eta Iparagirre (Auza eta Iraizotz), Asier eta Enekoren aurka (Iraizotz eta Beunza). Lehenengo bikoteak 22-11 irabazi zuen Gelbentzu anaien kontra, finalaurrekoetan. Gehiago kostatu zitzaien Asier eta Enekori, 22-21 irabazi zieten Lazkoz eta Uztarrozi.

Bukatzeko, lehenengo mailan finalerako sailkatu direnen izenak falta zaigu aipatzea. Iñaki eta Eneko jokatuko dute (Jauntsarats eta Gartzaron), Arangoa eta Santamariaren aurka (Beruete eta Iruñea).