Auza eta Arraitz, esate baterako, argirik gabe egon ziren. Denbora laburrez izan zen Auzan, baina Arraitzen, esan digutenez, ordu erdi bat gutxienez ilunpean eman zuten.
Horretaz gain ez ditu kalterik sortu, dakigunez, ekaitzak. Egunkariren batean irakurri ahal izan dugu zuhaitzak bota zituela, baina ez digu inork halakorik konfirmatu.
Kalte handirik ez zuen eragin, ustez, baina Orokietan, ostatukoek utzi diguten argazki honetan, harrigarria izan zen denbora gutxian bota zuen ur kopurua, eta ekaitzaren indarra.