“Musikari Txikien” tailerran guraso eta haurren arteko erlazioa oinarritzat hartuz eta musikak egindako ekarpenen bitartez, haurren heziketarako gehigarri diren baloreak erakustea da helburua. 3 urterainoko haur eta beren gurasoendako eskainia dago. 4 saio izango dira, ikastaroen antolaketa aurre izen ematearen arabera antolatuko da. Urtarrilaren 11, 18, 25 eta otsailaren 1ean izango dira saioak. Prezioa: 30 euro guztira (4 saioak + audio-letra materiala).
Bestalde, 3-4 adin tartean hutsune bat zeukatela ikusirik, ikastaro berri bat antolatu zuten, "Musika mugimenduan" tailerra. Pasa den urteko esperientziaren arrakasta ikusirik, tailerra berriro ere eskaintzea erabaki dute. Bertan, adin hauetako haurrei egokitutako musika bizipena eskaini eta era berean, aurretik hasitako lanari jarraipena emateko helburua dute. 45 minutuko iraupeneko 6 saio izango dira, ikastaroen antolaketa aurre izen ematearen arabera egingo da. Urtarrilaren 11, 18, 25 eta otsailaren 1, 8, 15ean izango dira. Ikastaroa osorik 20 euroren truke eskaintzen da.
Bi ikastaroak euskaraz eskainiko dira. Garazi Erbiti, Klaudia Oyarzun eta Unai Artola dira Haur Hezkuntzan lanean diharduten profesionalak. Adin tarte desberdinetan esperientzia zabala dute.