Aldi berean, zenbakien atzean emakume eta umeen bizitzak daudela gogorarazteko ‘Performance’ edo protesta antzeztu bat egin zuten azaroaren 23an, Aizarozko kultur etxe parean. Indarkeria matxistari aurre egiteko autodefentsa feminista aldarrikatu zuten han bildu zirenek.
Bai Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Porgramak, bai Basaburuko Bilgune Feministak ere, azaro osoan antolatu dituzte ekintzak. Gizarte neoliberalean izaten diren maitasun inguruko harremanen inguruko hitzaldia, gazte topaketak, zine forumak, ipuin kontalariak, erakusketak, eta abar.
Azaroaren 25ean bertan, Basaburuan, tipi taupa feminista antolatu dute. Ibilaldi txiki bat, soinean indarkeria matxistaren aurkako eskua eramanez. Apeztegiberritik, Jauntsarastik atera dira goizeko 9:30ean, eta ibilaldi zirkularra egin ondoren, bertara itzuli dira 11:30ean, ondoren Iruñeko manifestaldira joateko. 12:00etan hasi da Gaztelu Plazatik.