Ernaizu Kooperatiba, tokiko garapen jasangarrirako jardunbide egokiena

Amezti.eus 2018ko aza. 24a, 18:18

Apeztegiberriko lagunek Obanosen jaso dute Nafarroako Gobernuak ematen duen saria, atzo antolatu zen ekitaldian. Ez da lehenengo saria, 2016an Espainiako Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak “Premio de excelencia a la innovación para mujeres rurales” saria eman baitzien, Madrilen. Zorioneko astea da hau, Imozko Udalak ere, Muskizko Itsasonea etxea berritzeagatik Biziberri Navarra Reahabilita saria jaso baitu.

Nafarroako Gobernuak bi urtean behin eskaintzen duen saria da "Tokiko Garapen Jasangarriko Jardunbide Egokietarako Jose Ignacio Sanz Arbizu", eta bere helburua, pertsonen bizimodua hobetzen dituzten ekimen jasangarriei esker ona ematea da. Sari honekin, gainera, horrelako proiektuen garrantziaz kontzientziatu nahi du Nafarroako Gobernuak.

Obanosen jaso zuten saria, azaroaren 23an, Ernaizu ordezkatu zuten Virginia Gerendiainek, Irantzu Pérezek eta Laura Martinenak. Baina Basaburuko kooperatiba hau 7 emakumek osatzen dute, eta 11 langile ditu. 2011an sortu zen, Basaburuan integratutako ekimen sozialeko lan kooperatiba bat da, eta tokian tokiko zerbitzuak eskaintzea da, bere helburua. Apeztegiberriko denda, Orokietako ostatua, Basaburuko eskape rooma, eta Amalurraren Erronka kudeatzen ditu.

Ez da hau, ordea, jasotzen duten sari bakarra. 2016an Espainiako Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak “Premio de excelencia a la innovación para mujeres rurales” saria eman zien, Madrilera joan ziren jasotzera.

Ernaizukoa, gainera, ez da gure inguruak jasotzen duen sari bakarra. Imozko Udalak Biziberri Navarra Reahabilita saria jaso du, Muskizko Itsasonea etxearen zaharberritzearengatik. Kasu honetan, saritutako 6 proiektuen artean, bigarren saria jaso du Imotzek. Sari banaketa, Iruñeko Civicanen izan zen, azaroaren 22an. Joxean Iturralde, alkatea; Alfredo Alzueta, zinegotzia; eta Ramón Txokarro, udal arkitektoa, izan ziren bertan.

Zorionak guztioi Ameztiren partez!