Euskaraldia

Triki-poteoa Basaburuan, Euskaraldia abian jartzeko

Ostiralean hasiko da Euskaraldia eta festa giroa izango da Basaburuan. Triki-poteoa izango da, Apeztegiberrin hasita eta Aizarotzeraino. Txapak banatzen ari dira dagoeneko, ez baduzu zurea lortu, deitu edo idatzi 699222726 zenbakira, ostiralean bertan banatuko dira.

Triki-poteoa 18:00etan abiatuko da Apeztegiberritik, eta Basaburuan barna joango da Aizarotzeraino. Aizarotzen hasiera ekitaldia eta Lazy Throats taldearen kontzertua izango da.

Azaroaren 23an izango da orduan egun handia, baina pasa den ostiralean, azaroaren 16an ardo dastaketa izan zen Etxalekuko elkartean. Dastaketa bikaina, gainera, esan digutenez. Hemen argazkia.