Mintzakide izan nahi? Euskaraz aritzeko taldeetan izen ematea irekita

Amezti.eus 2018ko aza. 16a, 11:39

Mintzataldeak euskara praktikatzeko taldeak dira, askotan ingurune erdalduna izanda, zaila baita euskaraz bizitzea. Ultzamaldean, euskaraz aritzeko taldeak sortzen ari dira, eta izen ematea zabalik dago.

Hauxe da mintzataldeen inguruan pasa diguten informazioa:

"Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena zure herriko mintzapraktika talde batean.

Izena emateko bete formularioa hemen sakatuz

DOHAINIK DA!"