Ekitaldiak emakumearen aurkako indarkeriaren kontra egiteko

Amezti.eus 2018ko aza. 13a, 19:08

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, hainbat udal eta erakunderekin batera, kanpaina eta programa berezia osatu dute hilabete bukaera arte.

"Ez dira zenbaki hutsak, gure bizitzak dira" lelopean, abian da azaroaren 25eko kanpaina. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta ostiral honetatik aitzin ekitaldi ugari antolatu dira. Hitzaldiak, emakume topaketak, ipuin kontalariak eta erakusketak, besteak beste. Hemen programa.

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, azaroaren 25ean, Iruñeako manifestaldirako deialdia luzatzen dute. 12:00etan abiatuko da Gaztelu Plazatik.