Pulunpe banatzaileekin bazkaria

Amezti.eus 2018ko aza. 7a, 18:02
Goitiko lerroan: Juantxo, Pili, Edurne, Itziar, Leontzio, Karmen eta Martin. Behitiko lerroan: Edurne, Itziar eta Ana

Hil honen 3an, larunbatez, izan genuen Pulunpe banatzaileen bazkaria. Aurten Igoako ostatuan zen hitzordua, eta hamar lagun bildu ginen.

Hil honen 3an, larunbatez, izan genuen Pulunpe banatzaileen bazkaria. Hamabik eman zuten izena, baina azken momentuan bik beren ezin etorri azaldu ziguten.

Aurten Igoako ostatuan zen hitzordua. Ederki bazkaldu genuen eta bazkalondo luze eta atseginaz gozatzeko aukera izan genuen.

Igoako banatzaile eta soinujolea den Leontzio, gogotik ahalegindu zen denok alaitzen, eta baita erdietsi ere.

Gure eskerrik beroenak banatzaile guziei, etorri zirenei eta ez zirenei, zuei esker Pulunpe zuzen eta garaiz iristen baita gure auzo guziengana.

Datorren urtean berriz, eta hobeki, zail izanen da baina.