Irati Morenoren margoak Apeztegiberriko Dendan ikusgai

Amezti.eus 2018ko aza. 4a, 18:14

Aldazko Irati Morenoren margoak Apeztegiberriko dendan ikusgai.

Irati Moreno Blasen margoak Apeztegiberriko dendan izango dira ikusgai bi hilabetez.

"Gaur egungo gorputz perfektua kritikatu nahi nuen, agian hori eukitzea ez dela zoriontsu izateko behar dugun gauz bakarra. Emakumearen indarra eta askatasuna erakutsi nahi nuen, gorputza den modutakoa izan arren, ederra dela. Horretarako, lore batzuekin nahastu ditut gorputzaren kurbak, pertsonak izan arren, gu ere natura garela adierazteko", azaldu digu Morenok.

Teknikaren aldetik, denetarik erabiltzea du gustoko, nahiz eta gehien atsegin duena arkatza dela onartzen du. Arkatzarekin batera, akuarelak ere erabiltzen ditu asko.

Irati Moreno Blas, Aldazko Barnekotxekoa da, eta 19 urte ditu. Afizioz ikasi du margotzen. Marrazketa klase batzuk jaso zituen txikitan, baina beste arlo batera bideratu ditu ikasketak. Hala ere, bere kabuz jarraitu du margotzen, eta orain Apeztegiberriko dendan ikusten ahal dira bere lanak.