Zaintza-lanen balioaz hausnartzeko kanpaina

Berdintasun Batzordea 2018ko aza. 3a, 13:16

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun batzordeak zaintza-lanen balioari buruz konzientziatzeko kanpaina jarri du abian, kontuan hartuz lan horiexek direla bizitzari sostengua ematen eta etxeetako eguneroko funtzionamendua ahalbideratzen dutenak.

Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordea

Kanpainaren helburua da jendea jabearaztea zaintza lanak eguneroko bizitzaren funtzionamendurako eta pertsona guztien ongizaterako duen garrantziaz, ezinbestekoa baita elkar zaintzea eta zaintza-lanak berdintasunez banatzea bizitza on baterako.

Nafarroan zaintza-lanak emakumezkoen jarduera izaten jarraitzen du. Emakumeen %91,3k eguneko lau ordu baino gehiago ematen du etxeko lanetan eta familia zaintzen; gizonezkoen %75,9k, berriz, bi ordu eta erdi, besterik ez. Gizonezkoek parte-hartze eta dedikazio portzentaje handiago izaten dute ordaindutako lanetan, ia zortzi ordu; emakumezkoek, berriz, sei ordu eta erdi. Ez dugu ahaztu behar soldata-arrakala; izan ere, emakumeek gizonek baino %28,4 gutxiago kobratzen dute.

Emakumeek, diru-sarreren pobrezia gehiago jasateaz gain, denbora pobrezia handiagoa ere jasaten dute. Zer esan nahi du horrek? Emakumeek, gizonek baino askoz proportzio handiagoan, etxeko lanetan eta zaintza lanetan aritzen direla, eta horrek beren buruari dedikatzen dioten denboraren murrizketa nabarmena ekartzen duela, hala nola, atsedenerako, aisiarako edo prestakuntzarako. Denbora ongizatearen adierazleetako bat da, eta denbora falta adierazten duen kontzeptu horrek agerian uzten du denboraren erabileran emakumezkoen eta gizonezkoen artean dagoen ezberdintasun-arrakala.

Familia unitateko kide guztiak, bereziki gizonezkoak, zaintza lanak berdintasunez banatzera animatzeak inplikatzen du, batetik, maskulinitatearen agindu kulturala kolokan jartzea; bestetik, errekonozitzea egungo sozializazio prozesuek sexuen araberako lan-banaketa betikotzera, eta, ondorioz, emakumezkoen aisialdia, baldintza ekonomikoak eta lan-aukerak murriztera eramaten gaituztela, eta, beraz, prozesu horiek eraldatzeko esku-hartzea beharrezkoa dela.

Kanpaina irudi bat eta honako lelo hau dauzka: “Ni zainduz, zu zainduz… gu zainduta”. Mezua hainbat euskarritan zabalduko da, besteak beste, udalaren web orrian, sare sozialetan, ikastetxeetan ikasleei bokata eramateko banatuko zaien zapian, prentsa idatzian eta karteletan.