Hasi da Gartzarongo pilota goxuko txapelketa

Amezti.eus 2018ko aza. 2a, 17:49

Azaroaren 1ean hasi da Gartzarongo pilota goxuko txapelketa. Abenduaren 29ra arte partidu ugari jokatuko dira bertako frontoian. Tamelez, neska gutxi eman dute izena, bi bikote bakarrik; lehiaketa egin beharrean, exibizio partida bat egingo dute finalean, abenduaren 29an. 

25 urte bete ditu Gartzarongo pilota goxuko txapelketak. Mistoarekin, hau da, gogorragoa den pilotarekin jokatzen ez dutenentzat sortu zen. Azaroaren 1ean hasi da eta abenduaren 29an izango da finala. Hemen egutegia eta izena eman duten bikote guztiak.