Basaburuko bilgune feministak azken erailketa matxista salatu du

Amezti.eus 2018ko urr. 26a, 20:00

Atzo deitu zuten elkarretaratzea, Iruñean gertatutako azken erailketa matxista salatzeko.

Aurreko astean Iruñeako Kale Nagusian, ustez bikotekideak etxeari su emanda, zauritu zen emakumea. Astebete Zaragozako Miguel Servet ospitalean egoera larrian igaro ondoren, asteazkenean zendu zen. 

Gizona espetxeratu zuten emakumea hiltzen saiatzea eta sutea leporatuta. Aurrekariak ditu genero indarkeriagatik eta emakumearekiko urruntze agindu bat ere bazuen.

Basaburuko Bilgune Feministak elkarretaratzea deitu zuen atzo, erailketa salatzeko. Gertaerak, beste behin ere, indarkeriaren aurkako neurrien hutsuneak azaleratzen dituela adierazi zuten, eta autodefentsa feministarako deia egin.