Landa eremuko emakumeen egunean, Basandereok-en adierazpena

Amezti.eus 2018ko urr. 15a, 13:52

Gaur, urriaren 15ean, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna da. Horren harrira, Basaburuko Basandereok taldeak irakurketa bat plazaratu du, hemen duzue irakurgai

Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrak, 2007n, Landa Eremuko Emakumeen nazioarteko eguna osàtzeko data bezala, urriaren 15a ezarri zuen.

Ospakizun honek, nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten duten emakumeen egoera zailaren gainean gobernuak eta pertsonak kontzientziatzea bilatzen du.

Landa da lurra eusten duen zutabea. Landa eremuko emakumeak gizartearen %43a izan arren, historikoki ezkutatuak izan dira.

Landa eremuko emakumeek despopultatzea mantsotzen dute eta landa eremuen bideragarritasun ekonomikoa bultzatzen dute. Esanguratsua da, espainiar estatuan 5 milioi emakume daudela landa eremuan, 50 urte ingurukoak.

Ustiapenen %9a baino gutxiago dira emakumeek zuzendutakoak eta gizonezkoak baino dexente txikiagoak dira. %82ak laguntzen du nekazal ustiapenetan, baina %59ak baino ez du kotizazio bat ordaintzen. Honek beraien ekarpena ikusezina bihurtzea eta burujabetasun ekonomikorik ez izatea dakar.

Gizartea behartuta dago onartzeko, ekonomikoki ere bai, emakume hauek egiten duten lana eta lanbidea, haur eta helduen zaintzan duten papera, eta gure herriak mantentzeko zutabea direla onartzea.Eta etxeko lanei eskainitako %70 emakumeek egiten dute. Hau da kobratu gabeko lanari denbora gehiago eskaintzen diogu eta nahiz eta oinarrizko funtzio soziala izan automatikoki balorea galtzen du.

Lehentasunezkoa da emakumeen parte hartzea landa eremuko botere eta erabaki guneetan, eta baita indarkeria eta jokaera baztertzaileen ezarpen hauek argitara ateraz.

Protagonistak izateko garaia da!