Nafarroa Oinezera joateko autobusa jarriko dute

Amezti.eus 2018ko urr. 11a, 09:12

Urriaren 21ean, igandean izanen da aurtengo Nafarroa Oinez, Altsasun. Ultzamaldetik bertara joateko autobusa jarriko dute, eta izen ematea irekita dago jada.

Bi irteera izanen ditu, lehenengoa Larraintzarko pilotalekuan izanen da goizeko 8:45ean, eta bigarrena Jauntsarasko ikastetxetik 9:00etan.

Leku mugatuak izanen dira, eta urriaren 18ra arte duzue epea izena emateko, 12 euroren truke. Euskara zerbitzuaren telefonoan (948305134) edo e-postan (ezubioa@iparmank.eus) egin daiteke izen ematea, edo Imotz, Basaburua eta Odietko udaletxeetan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, 16 urtez beherakoak adinez nagusia den batekin joan beharko dute autobusean, eta 16tik 18 urtera bitartekoek gurasoen baimena beharko dute.