Mende laurdena bete du Basaburuko eta Imozko kirol batzordeak antolatzen duen txapelketa honek, mistoan aritzen ez direnentzat edota pilota utzita izan dutenentzat zuzenduta dagoena. Lau mailatan jokatuko da, nesken maila alde batetik, eta bestetik, hiru maila ezberdinetan mutilak.
Gogoratu, izena emateko epea urriaren 14ean bukatzen dela.