Hasi dute ikasturte berria Larraintzarko Ikastetxean eta Ohianzabalen

Amezti.eus 2018ko ira. 10a, 11:21

Ikasturte hasierako jaia egin zuten Larraintzarren, gorasoek bultzatuta
Hainbat txoko zeuden aukeran jolasteko
Sokatiran ere aritu ziren
Beste batzuk arrantzan
Zaku lasterketa, Ohianzabalen

Ostiralean izan zuten bai Larraintzarren, baita Ohianzabalen ere, ikasturte hasierako jaia, eta gaur normaltasunez hasi dituzte klaseak. Larraintzarren 307 ikasle egongo dira aurten, eta Ohianzabalen 79.

Berrikuntza nagusia Larraintzarko ikastetxean izango da, zuzendaritza berriak ekin baitio ikasturte berriari. Patxi Moreno da zuzendari berria eta bere erronka, guraso elkartearekin harreman estua mantentzea izango da. Ohianzabalen, Kepa Mateorena bere zuzendariak esan digunez, ordutegi jarraia ezarriko duten erabaki nahi dute, bozkaketaren bidez. Gainera, Haur Hezkuntzako hirugarren kurtsoko 7 umeak, Lehen Hezkuntzako lehendabiziko kurtsoko 6 umeekin batera egongo dira klasean, bereiztuta egoteko nahiko ez direlako.