Abian da ekitaldiz beteriko aste bukaera

Amezti.eus 2018ko abu. 2a, 10:18

Atzo eman zieten hasiera Larraintzarko bestei, eta gaur Latasakoei emanen diete hasiera. Beste hamaika ekitaldi ditugu gaurtik igandera: bestak, musika, kirola...

Asteburua iritsi zaigu, eta ekitaldiz beterikoa dugu abuztuaren lehenbizikoa. Atzo hasi ziren Larraintzarko bestak, Aztecas taldearen kontzertua izan zuten ostatuan, ostalariek debalde ateratako pintxoekin batera. Gaur egun osoko egitaraua izanen dute aurretik, eta gaur ere Imozko Latasako bestak hasiko dira. Larunbatean Anueko eguna ospatuko dute Egozkuen, eta Jauntsaratsen pasaderetako eguna izanen dute. Igoan berriz, Mario San Miguelen kontzertua. Amaitzeko, igandean Ziaurrizko Maite Larretxearen akordeoi kontzertua izanen dute Santurbe baselizan, eta mendi buelta eginez ospatuko dute Ireber eguna Berueten. Amaitzeko, nola ez, Gartzarongo pilota txapelketaren jardunaldi berria izanen da, larunbatean 16:00etatik aurrera eta igandean 10:00etan hasita.

Ikusi ekitaldi guztien egitaraua agenda atalean: https://amezti.eus/agenda/

Erlazionatuak

Larraintzarko bestak

Amezti.eus 2018 uzt 30 Ultzama

Latasako pestak

Amezti.eus 2018 abu 01 Imotz

Kontzertua Igoan

Amezti.eus 2018 abu 03 Basaburua

Anueko eguna

Amezti.eus 2018 uzt 30 Anue

Pasaderetako eguna

Amezti.eus 2018 uzt 30 Basaburua

Akordeoi kontzertua Santurben

Amezti.eus 2018 abu 01 Odieta

Ireber eguna

Amezti.eus 2018 uzt 30 Basaburua