Badira hilabete batzuk Amalurraren erronka jokoarekin hasi zirela, Basaburuan zehar asmakizunez asmakizun joan beharreko jokoa, naturan.
Oraingoan, joko hori haurrendako bideratzeko hautua egin dute, eta Orokietan, ordubete inguruan pistak aurkituz jokoaren amaierara iritsiko dira parte hartzaileak. "Basajeinuen mezua" du izena. Joko dibertigarria da, gure mitologiaz eta kulturaz bustia, haurren dibertimendu eta ikasketarako aproposa.
Gu, joko honen proba pilotoan egon gara, eta ondoko bideoa prestatu dugu. Noski, irudi gutxi hartu ditugu, ezin baita jokoaren inguruko pistarik eman.