Maratoi erdiaren irteera Aritzun
Berrikuntza polita izan dugu aurten, distantzia berria, 21 kilometroko lasterketa. Aritzun izan zuen irteera, Aitor Iraizotz, antolakuntzako kide eta Aritzuko bizilagunak zerikusia izanen du afera honetan, noski. Iluntzean atera ziren herritik, eta gauez iritsi Zubiriko helmugara maratoi erdia egin ostean.
Distantzia honetan eskualdeko hainbat korrikalari izan ditugu: Jose Mari Itoiz Goñi (34. sailkatua), Maria Iraizoz Cires (51.), Oscar Iraola Loperena (52.), Jesus Aginaga Ruiz (54.) eta Tomas Goikoetxea Martin (101.).
Osotara 708 korrikalarik amaitu zituzten lasterketak, 68 eta 33 kilometroko lasterketek 300 korrikalari izan zituen bakoitzak, eta 100 pasatxo 21 kilometrotakoak.
Korrika ez, baina argazki kamera eskutan ibili zen Amaia Urdaniz aritzuarra, eta bere bi argazki dira ikusgai dituzuenak.