Emaitza harrigarria izan da, Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.'ak irabazi dituelako aurreko azken lau txapelak. Asteburuko finalean, ordea, hirugarrena izan da, Jokin Urretabizkaia eta Beñat Telleriaren atzetik. 'Zelai IV.'a izan zen laugarrena sailkapenean, eta bostgarrena Julen Kañamares, gure eskualdeko ordezkaria. Xabat Olaizola, txapela irabazteko faboritoetako beste bat lehiaketa utzi behar izan zuen amaitu baino lehen.
Azpeitian jokatu da finala eta izenak adierazten duen bezala bost proba egin behar zituzten: aizkorarekin hiru kanaerdiko moztu, 100kiloko harria 25 aldiz altxatu, hiru plaza osatu 400kiloko harri batekin, sei plaza 50kiloko txingekin eta hiru kilometroko lasterketa.
1. Jokin Urretabizkaia 'Basozabal': 30:51
2. Beñat Telleria: 32:33
3. Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI': 33:34
4. 'Zelai IV': 34:40
5. Julen Kañamares: 36:50
6. Xabat Olaizola: lehiaketa amaitu baino lehen utzi zuen