Boluntarioen kasuan ere, gaur, uztailaren 19an da izena emateko azken eguna. Jaialdi osoan boluntario lanak egiten dituzten pertsonek doako sarrera izanen dute, eta egin beharreko lanen artean daude, besteak beste, sarreren kontrola, eszenatokien muntaketa, euri edo eguzki karpak jartzea, komunak kudeatzea, garbiketa txandak egitea eta aulkiak jartzea.
Naturan ospatzen den musika jaialdi jasangarria da Music to dream, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, lehen mailako artistak izanen dira bertan, asteburu osoan zehar. Folk musika, musika klasikoa, garaikidea eta bestelako estiloak jorratuko dira jaialdian.