Duela mende inguruko maistren mugimenduak kulturan eta hizkuntzan izan zuen garrantzia azpimarratu du marrazkilariak, eta horrelako historiak bazterrean eta itzalpean egon ondoren, argitara ekartzea izan da bere asmoa. Emakume Abertzale Batza, Begiraleak elkartea eta Euskal Eskolan parte hartutako emakumeak dira komikian agertzen direnak.