Ateztarrak, Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean

Amezti.eus 2024ko mar. 11a, 12:34
Aroztegiko kanporaketako sailkatuak: Mikel Ibero eta Oier Kañamaresekin, Jon Etxeberria eta Tomas Iurramendi

Zazpi euskal herrialdetako finalak izan ziren larunbatean; Iruñean, Nafarroa Garaikoa, eta Atezko bikote bat sailkatu da Euskal Herriko finalerako.

Oier Kañamaresek eta Mikel Iberok osatzen duten bikotea izanen da Euskal Herriko finalean izanen den eskualdeko bakarra. Martxoaren 23an, Altzainen (Zuberoa) izanen da final hori, eta, osotara, Euskal Herriko 128 bikotek parte hartuko dute.

Larunbatean jokatu ziren zazpi herrialdeetako finaletatik atera dira 128 bikote sailkatuak. Nafarroa Garaikoa Iruñean izan zen eta 32 sailkatu ziren parte hartu zuten 136etatik. Tartean, Aroztegin txartela lortu zuten Kañamares eta Ibero.

Larunbateko finaleko irudi bat, Iruñeko Arrano Elkartean, eskualdeko herritarrak, tarteko.

Txartela lortu zuten, bai, baina Nafarroa Garaiko txapela Leitzara joan zen, Oian Alduntzinek eta Andoni Zabaletak osatutako bikoteak eraman baitzuen.

Nafarroa Garaian sailkatutakoekin batera, beste euskal herrialdetakoak izanen dira Zuberoako Altzai herrian, martxoaren 23an. Arabatik 16 bikote sailkatu dira, Bizkaitik 8 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 8 bikote sailkatu dira.

Nafarroa Garaian 785 bikotek parte hartu dute, 90 herri eta guneetan izan diren kanporaketetan.