Udan, zuzeneko musika eskualdean

Amezti.eus 2023ko abu. 2a, 10:00

Izarpe kanpinean, uztailatik, kontzertuak eskaintzen dituzte ostegunero. Larraintzarko ostatuan, ostiralero kontzertua ere izanen da,  abuztuan.

Zuzeneko musika entzutea gustukoa dutenendako bada eskaintza eskualdean. Izarpe kanpinean uztailan hasi ziren eta irailaren 9ra arte kontzertuak eskainiko dituzte, ostegunero.

Larraintzarko ostatuan, berriz, ostiraletan izanen dira kontzertuak, arratsaldean, abuztuan.

Lehenengoa, ordea, ostegunarekin izanen da, ostegun honetan, Larraintzarko pesten hasierarekin. Grezian taldeak joko du, 20:05ean, txupinazoa ondoren.