Kolaborazioa

Makroetxaldeen kalteez, Joxe Angel Azpirotzekin

Amezti.eus 2022ko aza. 28a, 10:41

Agroekologiaren inguruko tartea izaten dugu hilean behin Joxe Angel Azpiroz Atezko artzainarekin. Gaurkoan, makroetxaldeak izan ditugu hizpide. Valle de Odieta enpresak Sorian eraiki nahi zuen 20.000 buru inguruko proiektua bertan behera gelditu da Espainiako Gobernuak atera duen dekretu bati esker, baina enpresa berak Kaparrotsun duen makroetxaldeak hor dirau. Abeltzaintzako munstro horiek abeltzain txikiei nola eragiten dieten azaldu digu Azpirozek.