Xuban Kañamares, II. mailako Nafarroako txapelduna

Amezti.eus 2022ko ira. 20a, 13:28

Igandean izan zen finala, Uharten, eta 23 minututan eta 58 segundotan lanak eginda, txapela eskuratu zuen Aroztegiko aizkolari gazteak.

Nafarroako bigarren mailako txapela eskuratu du Xuban Kañamares aizkolari ateztarrak. Finala Uharten izan zen, igande goizean. Lanak 23 minututan eta 58 segundotan egin zituen, azkarrena izan zen, beraz. Atzean utzi zituen beste lau aizkolariak, bigarrenak, Patxi Mindegiak ia minutu bat gehiago behar izan zuen. Biak lehenengo mailan arituko dira hurrengo urtean.

Sailkapena horrela gelditu zen:

1. Xuban Kañamares: 23' 58''

2. Patxi Mindegia: 24' 55''

3. Jesus Etxeberria: 28' 18''

4. Goizeder Belza: 29' 31''

5. Mikel Indakotxea: 30' 50''