Abuztuan kirol kanpamendua eginen dute Atetzen

Amezti.eus 2022ko uzt. 21a, 10:55

Iaz bezala, aurtengo udan ere haurrendako kirol kanpamendua eginen da Atetzen. Abuztuaren 16tik 19ra bitartean izanen da ekimena, eta eskualdeko haurren artean aisialdian euskararen erabilera sustatzea du helburuetako bat.

6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago kirol kanpamendua, eta goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izanen dira jarduerak. Herriaren inguruan eta naturaz gozatuz kirol eta joko desberdinak landuko dituzte kanpamenduan, eta goizero Eritzeko Kultur Eskolan elkartuko badira ere, handik inguruko herrietara ere aterako dira. Atetzen erroldatutako haurrendako prezioa 40 eurokoa da, eta erroldatuak ez daudenendakoa, berriz, 47 erokoa. Abuztuaren 12a baino lehen eman beharko dute izena interesa dutenek, ondoko estekan:  https://ugzm.eus/eu/activities