Azken egunetako lehortea kalteak eragiten ari da gure eskualdean ere. Datozen egunetan, gainera, ez dago euri iragarpenik, eta beraz, lehorteak jarraituko duela aurreikusten da. "Bailarako biztanleei dei egiten diegu ahalik eta ur gutxien erabil dezaten; izan ere, bestela, ura hornitzeko neurri zorrotzak hartu beharko genituzke, indarrean dagoen ordenantzaren arabera", azaldu dute oharrean. Puntu horretara iritsi behar ez izateko arduraz jokatzeko dei egin die herritarrei.
Aipatutako 2018ko abuztuaren 3ko ordenantzaren 15. artikuluak, lehorte kasuetan ur-horniduraren lehentasunak zeintzuk izanen diren zehazten du. Ondoko lehentasun zerrenda zehazten du artikuluak:
1. Etxeko erabilerak, suteen aurka borrokatzekoak, administrazio publikoen edo erakunde autonomoen titulartasuneko zerbitzu publikoak ematen dituzten eraikinak eta interes sozialekoak
2. Industria, merkataritza, abeltzaintza eta zerbitzu publikoko iturriak, saneamendu publikoko jarduerak, igerileku eta titulartasun publikoko bestelako kirol eta/edo kultur instalazioak
3. Nekazaritzako eta obrak egiteko erabilerak
4. Eremu publikoak ureztatzeko erabilerak, ureztatze pribatua, ostatuak, aisialdia eta zerbitzu bereziak
5. Bailaran kokatuta ez dauden entitateentzako hornidura
Udalak ateratako bandoa hemen kontsulta daiteke.