Bueltan dira gau musikalak Aroztegiko Izarpe kanpinean

Amezti.eus 2022ko eka. 27a, 10:35

Azken urteetan bezala, aurtengo udan ere ekimen desberdinak programatuko dituzte Aroztegiko (Atetz) Izarpe kanpinean. Uztailetik irailera bitartean, esaterako, ostegunero kontzertuak eginen dituzte.

Uztailaren 3an izanen da lehen kontzertua Izarpeko gau musikalen baitan, Incompatibles izeneko laukoteak eskainiko du kontzertua egun horretan, iluntzeko 20:00etan. Udan zehar, ondoko beste taldeak izanen dira gau musikaletan:

  • Uztailak 14: Julio Mother Town (pop-rock klasikoak), 21:30ean
  • Uztailak 21: Angel Ocray (flamenkoa eta runba), 21:30ean
  • Uztailak 28: Aitor Epas (rock gauak), 21:30ean
  • Abuztuak 4: Fuck You Trio (jazz musikala), 21:30ean
  • Abuztuak 11: Jagosto Katxarrako (rock&roll klasikoak), 21:3oean
  • Abuztuak 18: Mintxo Percutor (bateria), 21:30ean
  • Abuztuak 28: The Piojos (rock klasikoa), 21:30ean
  • Irailak 1: Kemaronte (gitarra espainola), 21:30ean
  • Irailak 3: De 2 en Blues Band (blues gauak), 21:30ean