Julen eta Oier Kañamares, lehenengo euskal duatloian

Amezti.eus 2022ko urt. 3a, 13:04
Duatloian arituko diren bost kirolari. Argazkia: Euskal Pentatloia

Urtarrilaren 6an, ostegunarekin, izanen da Azpeitian, 11:30ean. Bederatzi kirolari arituko dira, haien artean Julen eta Oier Kañamares aroztegiarrak.

 

Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola, Oier eta Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Ugaitz Mugertza, Aritz Irazabal eta Arkaitz Jauregi ariko dira lehenengo euskal duatloian. Esan bezala, ostegunean izanen da, Azpeitiko zezen plazan, 11:30etatik aurrera.

Zortzi enbor ebaki eta lau kilometro korrika egin beharko dituzte. Aizkora eta korrika uztartuko dituzte, beraz. 45 ontzako etzandako lau enbor moztu, lau kilometro korrika egin, eta 45 ontzako zutikako lau enbor ebaki, horiek dira duatloiko parte hartzaileek osatu beharko dituzten lanak. Herri kirol probarako sarrerak Azpeitiko Mendizabal erretegian eta Tolosako (Gipuzkoa) Kantabrikon daude salgai, 20 euroan.